Ekintzailetza Korporatiboko Kluba Endesako Eraldaketa Digitaleko zuzendari Sandra Alfonsorekin

Ekintzailetza Korporatiboko Kluba Endesako Eraldaketa Digitaleko zuzendari Sandra Alfonsorekin
2018/04/11
09:00 – 10:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schooleko Ekintzailetza Korporatiboko Klubera. Nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutza foro egonkorra da, berrikuntza ireki izenez ezagutzen denaren arlokoa. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin. Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, isilekotasun giroan, berrikuntza irekian euren korporazioaren esperientzia besteei erakusteko.

Izena emateko (toki kopuru mugatua)

Sandra Alfonso

Sandra Alfonso Cagigas Telekomunikazioetako Ingeniaria da, ibilbide luzea du nazioarteko sektore teknologikoan, eta Endesako Eraldaketa Digitaleko zuzendaria da 2014tik. Gaur egun, enpresa horretan egiten du lan bide estrategikoa eta oinarriak ezartzeko, negozioaren eboluzioa beste eredu digital batzuetarantz bideratzen dela ziurtatzeko eta eraldaketa digitala indartzeko ekimenak garatu daitezen, esaterako, Blockchain, adimen artifiziala edo aurreikuspen ereduak.

HHainbat elkartetako kide da: Alastria, Blockchain azpiegitura erdipublikoa ezartzeko lehen Partzuergo sektoreanitza, Telekomunikazioen Erabiltzaileen eta Informazioaren Sozietatearen Espainiako Elkartea, Autelsi eta WomanCEO emakume enpresari eta zuzendarien elkartea.

Cantabriako Unibertsitateko (UC) Alumni-Distinguidos programaren kide egin zen 2015ean.

Endesari buruz

Espainiako enpresa da eta sektore elektrikoan eta gasarenean du jarduera, gaur egun ENEL italiako multinazionalak du %70.

Endesa Espainiako sektore elektrikoko hiru enpresa liderren artean dago, elektrizitatea sortu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak garatzen ditu.

Endesak Espainiako 10 autonomia erkidegotako  27 probintziatan banatzen du elektrizitatea: Katalunia, Andaluzia, Baleares, Canarias, Aragoi, Extremadura, Gaztela eta Leon, Nafarroa, Valentziako Erkidegoa eta  Galizia. Enpresa, aldi berean, elektrizitatearen handizkako merkatuetan aritzen da Europan, estatutik kanpoko posizioetan doitzeko, beharrezkoa duen hornikuntza izateko Europako bezeroen kontratuei erantzuteko eta sormen zorroaren kudeaketa doitzeko.

Gainera, Endesa operadore garrantzitsua da gas naturalaren sektorean, eta energiarekin lotutako beste zerbitzu batzuk ere garatzen ditu. Kapitala burtsan agertu zen 1998an, Ibex 35en parte da eta ELE identifikatzailea du.

Informazio gehiago:

Irene Pérez
irene.perez@deusto.es
915776189

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>