Ekintzailetza Korporatiboko Kluba Toni Moreno Planasekin, Mediaset España eta Ad4Ventures-eko Garapen Korporatiboko zuzendariarekin

Ekintzailetza Korporatiboko Kluba Toni Moreno Planasekin, Mediaset España eta Ad4Ventures-eko Garapen Korporatiboko zuzendariarekin
2015/09/16
09:00 – 09:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolek DBSko Ekintzailetza Korporatiboko Klubaren saio bat antolatu du. Nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutza foro egonkorra da, berrikuntza ireki izenez ezagutzen denaren arloan. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketaren kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin.




Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira, enpresa handietako zuzendariak, isilekotasun giroan, berrikuntza irekian euren korporazioaren esperientzia besteei erakusteko.

Toni Moreno Planasek Deloitten ekin zion auditoretza munduko ibilbideari. 10 urte eman zituen PwC-ren transakzioen kontsultoretza arloan, Frankfurten eta Madrilen. 2008tik, Mediaset Españan dago eta M&A eta Ad4Ventures eta Garapen Korporatibo Saileko arduraduna da. Horrez gain, proiektu berezien, plan estrategikoen eta partaidetzakoen balorazioen arduradun ere bada. Mediaset España-ko (Endemol, Digital+) inbertsio nagusienen jarraipeneko arduradun izan da eta hainbat administrazio kontseilutako eskubide osoko kide edo behatzaile ere bai, Endemol Taldea, La Nevera Roja, Netsonic, Deporvillage, Byhours, Wimdu eta Westwing-en, besteak beste.


Argibide gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>