Ekintzailetza Korporatiboko Kluba

Ekintzailetza Korporatiboko Kluba
2019/03/20
09:00 – 10:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Deusto Business Schooleko Ekintzailetza Korporatiboko Klubera. Nazioarteko praktikarik onenen inguruko eztabaida eta ezagutza foro egonkorra da, berrikuntza ireki izenez ezagutzen denaren arlokoa. Ekimenaren helburua da enpresa handien aldaketarako kudeaketa hobea erraztea, ekintzaileen eta berritzaileen laguntzarekin. Laneko gosari erara antolatuta, 25 parte hartzaile elkartuko dira enpresa handietako zuzendariak, konfidentzialtasun giroan, berrikuntza irekian euren korporazioaren esperientzia besteei erakusteko.

Oraingoan, Ferrovial eta Madrilgo udalak M3 proiektua aurkeztuko dute, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko programa da, mugikortasunaren arloan interesa duten erakundeei zabalik dagoena. Ekimen horren bidez, Madril nazioarteko erreferente bihurtu nahi dute mugikortasun jasangarrian, hiritar berriaren eskaerei erantzuteko gai dena.

M3 programak hiru ekimen ditu barnean:

Open Innovation-eko urteroko programa abian jartzea, parte hartzen duten bazkide eta administrazio publikoen artean aukeratutako erronkei irtenbideak emateko sturtup-ak aukeratzeko.
Europako proiektuen bulego teknikoa sortzea, bazkide sustatzaileek aukera izan dezaten mugikortasun proiektuak aurkezteko Europako Funtsako laguntzetarako.
Hub M3 deritzonaren komunikazio plana garatzea, bazkide sustatzaile guztien markaren presentziarekin, komunitatearen erronka eta irtenbideei ikusgarritasun handiagoa emateko.

Izena emateko

Rafael Fernández

Ferrovialeko Berrikuntza eta Estrategia Digitaleko zuzendaria

Telekomunikazioetako Goi Ingeniaria, Deustuko Unibertsitatean, eta PDD IESEn eta GMP (Global Management Program) ESADEn.

Gaur egun, Berrikuntza eta Estrategia Digitaleko zuzendari postua du Ferrovial-en. Aurretik, Ferrovial Servicios-en egon zen eta Hirien Lehiakortasun Zentroko proiektuen zuzendaria izan zen.

Esperientzia zabala du nazioartean, teknologiaren sektoreetan eta hiriko mugikortasunean, horietan hainbat postu izan ditu, hala nola negozio zuzendaritza Asia-Pazifikoan eta EMEA Telvent-en (Schneider Electric), horretaz gain IDOMeko aholkularitzan ere aritzen da.

Juan Manuel Garrido

Madrilgo udaleko Berrikuntza eta Sustapeneko zuzendari nagusia

Ingeniari aeronautikoa eta Industria Antolaketako ingeniaria Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Estatuko Ingeniari Aeronautikoen Elkarteko kide da eta hainbat postu izan ditu sektore publikoan eta pribatuan.

Gaur egun, Madrilgo udaleko Berrikuntza eta Sustapeneko zuzendaria da eta, aurretik, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasuneko Ministerioko Berrikuntzaren Sustapeneko zuzendari nagusia eta Erosketa Publiko Berritzaile CDTIn.

Hainbat funtzio izan ditu sektore pribatuan, bereziki AIRBUS konpainian, Kalkuluko Ingeniari modura A380rako edo Nazioarteko Lankidetzako saileko buru modura.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>