Bazkari-solasaldia Aitor Mosorekin, Iberdrola Taldeko Bezeroen Negozioko zuzendariarekin
Solasaldian, energiaren merkatu globaletako prezioen hegazkortasunari buruz hitz egingo du, azken 3 urteetan ustekabeko mailara iritsi baitira. Zehazki, gas natural likidotuak eta Europako gasak elektrizitatearen prezioak baldintzatu dituzte, eta energia enpresentzat zein kontsumitzaileentzat arriskuak kudeatzeko eta kontrolatzeko erronka izan dira.
Solasaldian aztertu ahal izango dira zeintzuk diren gasaren eta elektrizitatearen prezioen eragile nagusiak, energia berriztagarrien zeregina eta horiek jasangarritasunari egiten dioten ekarpena, bai ekonomikoa, bai ingurumenekoa, eta arriskua kudeatzeko dauden aukerak, baita elektrizitate energia erosteko kontratuen zeregina ere.
Moderatzailea Mikel Larreina izango da, Deusto Business Schooleko Nazioarteko eta Erakunde Harremanetako dekanordea.
Amaieran, koktel estiloko bazkaria eskainiko zaie bertaratzen diren guztiei, Iberdrola Dorreko 29. solairuan.