Bazkari-solasaldia Deustuko Ikastetxe Nagusian: “Zentzuz ibili — Bokazioa eta bidelaguntza”

Comida-Coloquio en el Colegio Mayor Deusto: “Caminar con sentido — Vocación y acompañamiento”
2025/11/27
14:00 - 16:00
Deustuko Ikastetxe Nagusia
48014
Gehitu Google Calendarrera

 

2025eko azaroaren 27an, 14:00etan, Deustuko Ikastetxe Nagusian bazkari-solasaldi bat izango da A. Iñigo Perellorekin (SJ), Jesusen Lagundiko nobizioen maisuarekin, eta Fernando Peredorekin (SJ), lehenengo urteko nobizioarekin. Peredok 24 urte ditu, Madrilgoa da eta Kazetaritza eta Nazioarteko Harremanetako ikasketak ditu.

Solasaldian, A. Iñigo Merellók jesuita gazteen hezitzaile gisa duen esperientzia partekatuko du, eta presak, teknologiak eta benetakotasuna bilatzeak markatutako garai batean bokazio prozesuak laguntzearen arteaz hitz egingo du.
Bestalde, Fernando Peredok, Kazetaritzan eta Nazioarteko Harremanetan lizentziadunak, bere bokazioa nola deskubritu zuen eta Jesusen Lagundiaren nobiziotzan bere lehen urtea nola bizi duen kontatuko du.

Topaketaren helburua da ikasleei elkarrizketarako gune ireki bat eskaintzea, fedeari, bizi-erabakiei eta unibertsitate-bizitzaren zentzuari buruzko kezkak ignaziotar begiradatik partekatu ahal izateko.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude