Nola ari da Linkedin aldatzen talentuaren kudeaketa Big Datari esker? 2017ko Enplegu eta Ekintzailetza Foroa

Nola ari da Linkedin aldatzen talentuaren kudeaketa Big Datari esker? 2017ko Enplegu eta Ekintzailetza Foroa
2017/03/30
09:00 – 11:00
Ataria. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Gizarte sareak eta Big Data jarduera sektore asko iraultzen ari dira, baita talentuaren kudeaketa bera ere. Linkedinen kasuan, maila globaleko profesionalen sarerik handiena da, 470 milioi kide baititu mundu osoan zehar. Tresna hori Euskal Autonomia Erkidegoko populazioaren % 25ek erabiltzen du (250.335 pertsonak). Enplegua eta langileak bilatzea errazten du eta enpresa askori laguntzen die talentuaren kudeaketa prozesuak eraldatzen.

Izan ere, egunero sortzen den informazio kopuru ikaragarriarekin, Linkedinek formula berriak eskaintzen dizkie profesionalak produktiboagoak izan daitezen eta enpresek talentua eraginkorrago kudeatu dezaten, ibilbide eta garapen prozesu egokiak identifikatzeko eta enplegatuen jarduera aurresateko eta lanerako indarraren onena mantentzeko.

Gai horretan sakontzeko eta Linkedinek talentuaren kudeaketaren orainean eta etorkizunean jokatzen duen funtsezko papera ulertzeko, Linkedin Talent Solutions España y Portugaleko Sarah Harmon (zuzendaria) eta Juan Carrillo (Bezeroekiko Harremanetako zuzendaria).

Izen ematea.

Enplegu eta ekintzailetza Foroari buruzko informazio gehiago.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

2 iruzkinak

    1. Hola Ryoma,

      Gracias por tu mensaje. ¿Podrías especificarnos a qué vídeo te refieres? Gracias.

      Un saludo,

      Deusto Alumni

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>