Komunikazioa plataformen garaian

Komunikazioa plataformen garaian
2024/01/26
09:30 – 11:00
Churruca aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Nork kontrolatzen eta kudeatzen ditu informazio kanalak eta fluxuak? Aro digitalak lausotu egiten du – baina ez du ezabatzen – igorleen eta erabiltzaileen arteko muga. Herritarrek (des)informazioa sortzeko eta biralizatzeko duten gaitasunak ez du ezagutza gehiago ekarri, sasidemokrazia baizik: gezurraren gobernua. Har ezazu parte komunikazioaren orainari eta etorkizunari buruzko eztabaida zirraragarri honetan.
Victor Sampedro Komunikazio Politikoan eta Iritzi Publikoan katedraduna da, 2009tik (URJC, Madril), eta erreferentziazko pentsalaria da komunikazioaren, zientzia politikoaren eta soziologiaren arteko bidegurutzean. Diziplina osteko ikuspegiarekin eta bere obraren kezka nagusi gisa, botere sozioekonomikoaren, politikoaren eta komunikatiboaren arteko harremanak jorratzen ditu. Dozena bat liburu eta artikulu idatzi ditu – akademikoak eta kazetaritzakoak – honako gai hauei buruz: kanpainak eta hauteskundeak; teknologia digitala, gizarte- eta hauteskunde-mobilizazioa; nortasun kolektiboak, gizarte-mugimenduak eta bitartekoak; dieta digitalak, polarizazioa eta informazio-genero berriak.

Bere webgunean bere ekoizpen intelektualaren eta irakaskuntza-baliabideen zati handia partekatzen du: [https://victorsampedro.com/].

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>