Komunikazio politikoa
Zein da hedabideek bizitza politikoan eta haren garapenean betetzen duten papera? Nola baldintzatzen dute gertakari politikoen interpretazioa entzuleei begira? Legitimitate politikoaren krisia bizi dugu maila globalean? Zein da plataforma digitalen eragina komunikazio politikoaren transmisioan?
Gaur egungo komunikazio politikoaren panorama asaldatuan galderak sortzen dira, eta galdera horien erantzunek espiritu kritikoa sustatzen eta entzule aktibo gisa dugun eginkizuna ulertzen laguntzen digute.
Iñaki Gabilondok eta Roane Careyk lagunduko digute egungo egoera ulertzen, ikuspegi nazionaletik eta iparramerikarretik.