Komunikazioa eta feedbacka gizarteko esku hartze sozialean. Taldeekin lanean

Komunikazioa eta feedbacka gizarteko esku hartze sozialean. Taldeekin lanean
2016/05/11 – 2016/05/25
16:00 – 20:00
Avenida de las Universidades 24 48007 Bilbao
 
Komunikazioa eta feedbacka gizarteko esku hartze sozialean. Taldeekin lanean

Esku hartze sozialeko profesionalek harreman profesionalean dute esku hartzeko modu garrantzitsuenetariko bat. Pertsonen arteko harreman eta komunikazioarekin erlazionatutako trebetasunak ezagutu eta garatzea garrantzitsua da jarduera profesional egokia egiteko. Trebetasun sozialak, besteekiko harremanak errazteko diren heinean, profesionalek landu beharreko baliabide dira, baita esku hartze soziala jasotzen dutenen artean sustatzekoa ere.

Taldekako lana da, zalantzarik gabe, esku hartze sozialean egiten den jarduera mailarik garrantzitsuenetarikoa. Taldeen kohesioa eta eraginkortasuna, neurri handi batean, komunikazioa egiteko moduaren araberakoa izatekoa, nolakoa den, nola, noiz eta zein informazio transmititzen den.

Komunikatzen jakiteak eta feedback-a ematen jakiteak pertsonen alderik onena, eta geurea ere bai, lortzen laguntzen diguten trebetasunak dira. Tailer honetan, taldeko komunikazioaren arlo garrantzitsuenetako bi landuko ditugu: Arretaz entzuteko gaitasuna eta modu asertiboan hitz egiteko dugun gaitasuna, besteak eta geure burua errespetatuz eta soluzio positiboak bilatuz.

Ikastaro honetan parte hartzen dutenek aukera izango dute taldeetan lan egitean nola erlazionatzen diren aztertzeko, esperimentatzeko eta hobetzeko.

Informazio gehiago.

Informazio praktikoa

  • Datak: 2016ko maiatzaren 11tik 25era
  • Lekua: Deustuko Unibertsitatean, Unibertsitate etorbidea, 24
  • Ordua: asteazkenetan, 16:00-20:00.
  • Iraupena: 12 ordu
  • Informazioa: 944 139 351
  • Metodologia: orduko 3 saio

Alumni ez direnen izen ematea: 40 euro

Alumnien izen ematea*: 15 euro

  • Ordaintzeko modua
    Ordaintzeko edo transferentzia egiteko: BBK: 2095-0292-90-9101019340 Kontzeptua: Ikastaroaren kodea (A1), eskatzailearen izena eta abizenak. Ordainagiria posta elektronikoz bidali hona: alumni_formacion@deusto.es
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>