Azaroaren 25eko elkarretaratzea Donostiako campusean #A25
Datorren asteartea, azaroak 25, indarkeria matxistaren aurkako borroka aldarrikatzeko data da gure egutegian; emakumeek emakume izateagatik jasaten dituzten indarkeriak salatzeko eguna, alegia. Genero-desberdintasun estrukturalaren erakusgarri dira horiek, eta hainbat modutan gertatzen dira: indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala, sexuagatikoa, ekonomikoa, etab.
Aurreko urteetan bezala, Deustuko Unibertsitateko elkartea Donostiako campuseko Larramendi eraikineko atondoan bilduko da 10:50etik 11:10era, eta astean zehar egingo diren beste jarduera askotan ere parte hartuko du.
Ekitaldi horri hasiera emateko, antzerkiko performance bat egingo da, “SOKAK LOKARRI ETA BENDAK ITSUGARRI” izenekoa, emakumeenganako tratu txarrak begien aurrean jartzeko. ELLASek sortutako performance bat da, beren ikuspuntutik kontatua, haiek zein ikustutatik kontatu behar den eta erakutsi behar den azaltzen duena. Zuzenean eta zintzotasunez. Ikasleek eta Deusto Campusek antolatua. Ondoren, azaroaren 25a dela-eta, hainbat esku-hartze egingo dira, horietako bat Amnesty Internationaleko ikasleek eta Berdintasun Unitateak antolatuta.
