Elkarretaratzea: Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna #A25
Datorren astelehenean, azaroaren 25ean, indarkeria matxisten aurkako borroka eta emakumeek emakume izateagatik jasaten dituzten indarkerien kontra aldarrikatzeko eguna markatua dugu egutegian. Indarkeria horiek genero-desberdintasunaren adierazpen dira, eta modu askotan agertzen dira: indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala, sexuan oinarritutakoa, ekonomikoa, etab.
Aurreko urteetan bezala, Deustuko unibertsitate-komunitateak elkarretaratzea egingo du 10: 50etik 11: 10era Donostiako campuseko Larramendi eraikineko sarreran, eta astean zehar egingo diren beste hainbat jardueratan parte hartuko du.
Ekintza hau azaroaren 25eko kanpainaren barruan kokatzen da. Aurten desgaitasunen bat duten emakumeen aurkako indarkeriari zuzenduta dago, “Isildutako milaka istorioengatik, gure ahotsa altxatzen dugu” lelopean.
