Elkarretaratzea: Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna #A25
Datorren astelehenean, azaroaren 25ean, indarkeria matxisten aurkako borroka eta emakumeek emakume izateagatik jasaten dituzten indarkerien kontra aldarrikatzeko eguna dugu. Indarkeria horiek genero desberdintasunaren adierazpen dira, eta modu askotan agertzen dira: indarkeria fisikoa, psikologikoa, sexuala, sexuan oinarritutakoa, ekonomikoa, etab.
Aurreko urteetan bezala, Deustuko unibertsitateko elkarteak elkarretaratzea egingo du 10:50etik 11:10era Bilboko campuseko Memoria plazan, eta astean zehar egingo diren beste hainbat jardueratan parte hartuko du.
Ekintza hau azaroaren 25eko kanpainaren barruan kokatzen da. Aurten desgaitasunen bat duten emakumeen aurkako indarkeriari zuzenduta dago, “Isildutako milaka istorioengatik, gure ahotsa altxatzen dugu” lelopean.
