#TantaGota txapelketa

#TantaGota txapelketa
2017/03/27 – 2017/03/31
 
Deustuko UGEk azpimarratu nahi du zein garrantzitsua den uraren kudeaketa jasangarria egitea. Urak milaka milioi pertsonaren ongizatean du eragina, elikagaien eta energiaren segurtasun, giza osasun eta ingurumen kontuetan zerikusia baitu.

Hori dela eta, Nazio Batuen Erakundearen ekimenarekin bat egin eta Uraren Mundu Eguna ospatuko dugu martxoaren 22an. Edateko ura garrantzi handiko baliabidea da, baina mugatua eta gero eta urriagoa. Horregatik, zentzu handiz erabiltzen ikasi behar dugu, alferrik galdu barik.

Ekimen horretan era aktiboan parte hartzeko, #TantaGota txapelketan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Martxoaren 27tik 31ra egingo dugu eta Unibertsitate osoa jarriko dugu martxan, “5 ur tanta” aurkitzeko. Dinamika osatzen duten pertsonen artean, 150 euroko sari bat zozketatuko da. Beraz, utzi zalantzak alde batera eta animatu!
Txapelketaren oinarriak kontsultatzeko, jo web gunera: uge.deusto.eus

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>