CNMV hitzaldia: “Kriptoaktiboak: zer dira eta nolako arriskua dute?”

CNMV hitzaldia:
2022/04/06
14:00 – 15:30
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Kriptoaktiboek hazkunde handia izan dute azken urteotan. Bitcoin edo etherium adibide batzuk baino ez dira. Ulertzen duzu zer diren? Badakizu zergatik ez diren kriptomonetak?

Norentzat: Finantza munduan izandako iraultza «kriptoa» ulertu nahi duten Deustuko Unibertsitateko ikasleentzat

Aparteko aukera izango da aktibo mota horiek zuzenean ezagutzeko, bai eta  CNMV Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren ikuspegitik dakartzaten arriskuak ezagutzeko ere; izan ere, Espainiako finantza-merkatuen arautzailea da, eta bertatik bertara bizi izan du kriptoaktiboen agerpena, eta etorkizun hurbilean aurre egin beharko die.

2021aren amaieran, kriptoaktiboak trukatzeko plataforma nagusiak CNMVren zerrenda grisean zeuden, horretarako baimenik izan gabe finantza-jarduerak egiten zituzten erakunde modura. Gainera, 2022ko urtarrilean CNMVk “kriptomonetak” izenekoen publizitatea betatzen hasteko atea ireki zuen. Horiek izan dira CNMVk gaiaren inguruan eman dituen azken urratsak. Hala eta guztiz ere, oraindik erronka berriak eta integralki txertatzea geratzen dira araudiaren esparruan, eta horretaz askoz gehiago ikasi ahal izango dugu solasaldian.

CNMVko teknikarien eskutik, eta Deusto Investment Club de Deusto Business School ikasleen elkarteak antolatuta, egingo da hitzaldi interesgarri hau.

Izen ematea

Informazio gehiago
cid.deusto@gmail.com

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>