Hitzaldi solasaldia Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuarekin

Hitzaldi solasaldia Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuarekin
2020/10/19
09:00 – 09:30
Palacio Euskalduna. Avenida Abandoibarra,4 – 48011 Bilbao
 
Deusto Business Alumniko presidenteak gonbidapena egiten dizu Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren parte hartzearekin egingo den Hitzaldi solasaldira.

Business Alumniren ekitaldia da, Deloitterekin elkarlanean egindakoa, eta Euskalduna Jauregian izango da, urriaren 19an, astelehenean.

Mahaian, berarekin batera egongo dira Agustín Garmendia, Deusto Business Alumniko presidentea, Pablo Múgica, Deloitte Zona Norteko bazkide zuzendaria, eta Alvaro de la Rica a, Deusto Businesseko dekanoa (moderatzaile arituko da).

Bere hitzaldian, Una Transición Energética: Competitiva, Justa y Basada en Capacidades Tecnológicas e Industriales, aztertuko du nolako erronka den, energia sektorearentzat eta gizarte osoarentzat, klima aldaketa eta aurre egiteko beharrezkoak den eraldaketa. Erronka hori handia denez, beharrezkoa da eskura dauden teknologia guztiak batera erabiltzea, eta eraldaketa horri neutraltasun teknologikoaren printzipiotik heldu behar zaio. Eskuragarri dauden ibilbide teknologikoak ere aztertuko dira, datozen urteetan horien garapena ikusiko baita, baita Repsolen ibilbide orri klimatikoa ere.

Trantsizio energetiko horrek gure gaitasun teknologiko eta industrialetan oinarrituta egon behar duela azpimarratzen da, industriak gure herrialdeko garapen ekonomiko, sozial, enplegu eta berrikuntzarako duen garrantzia kontuan hartuta.

Aurrez aurreko pertsona kopuru mugatua.

Izena emateko…

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>