Hitzaldia: “Comunicar en la empresa hoy”
Enpresa munduko komunikazioaren esparruan daude, ideia sortzen duten pertsonak, produktua edo zerbitzua eraiki edo gauzatzen dutenak, baita finantzatzen dutenak ere, eta horrekin zerikusia duten taldeak: bezeroak, erakundeak, hornitzaileak, banatzaileak… eta gizarte guztia. Prozesu horrek guztiak eragina du enpresak ematen duen irudian. Horregatik, komunikazio ona izateko komunikatzeko gaitasun profesionala eta zaindua garatu behar dute enpresa proiektuaren parte diren pertsona guztiek.
Gaur egungo enpresek kontuan izan behar dute komunikazioa bezalako ondasun batean inbertituz gero, sarritan ukiezina bada ere, etekin handiagoak izango dituztela, nahiz eta etekin horiek zailagoak diren neurtzen parametro kontagarrietan. Comunicar en la empresa hoy hitzaldian, mahai gainean jarriko dira honako galdera hauek: Zeintzuk dira gaur eguneko enpresaren komunikazio beharrak? Zein elementu dira gako komunikazio profesionala garatzeko?