Alex Gibelalderen hitzaldia: “Redes sociales y la mejora de resultados en las organizaciones”
2015/10/21
19:00 – 20:30
Edificio La Comercial. Hermanos Aguirre, 2
Sare sozialak ahoz ahoko digital bihurtu dira, iritziak eta esperientziak elkarrekin trukatzen ditugu eta enpresek ahalik eta erabiltzaile eta bezero potentzial gehienekin kontektatzeko aukera dute, baina, balio dute nire enpresarako?
Jardunaldi honetan, Twitter eta Googlen arloko aditu baten eskutik, ikusiko dugu nola txertatu ahal diren sareak merkataritza eta marketin estrategia batean, hazteko eta emaitzak lortzeko.
Ikastaroa Alex Gibelaldek emango du, Deustoko ikasle ohi eta Boostit-eko Bazkide Sortzaileak. Duela gutxi arte, Twitter-eko Marketin Zuzendaria izan da Espainian. Bere karrera profesional osoan, modu aktiboan hartu zuen parte etengabe aldatzen ari den eszenatoki digital berrian komunikatu, kudeatu eta lan egiteko modua eraldatzeko. Lehenago, Google barruan erantzukizun handiko postuetan aritu da, bai estatuan, bai nazioartean Espainarako Product Marketing Manager modura. Eurogap-eko Marketin Estrategikoari buruzko aholkulari ere aritu izan da.