Lehiakortasunari buruzko biltzarra 2022

Lehiakortasunari buruzko biltzarra 2022

Lehiakortasunari buruzko biltzarra 2022

2022/11/17
16:00 – 17:30
Ataria. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
Azken hiru urte hauetan, asaldura handiko garaiak izan ditugu ekonomia globalean, pandemiak, Ukrainako gerrak eta energiaren eta lehengaien merkatuetako shockek eraginda. Hamarkada askotan ikusi ez genuen inflazio-maila honekin, gobernuek, etxeek eta enpresek oraindik ere ziurgabetasun handiagoko inguruetan hartu behar dituzte erabakiak.

Orkestran uste dugu gaurkoa bezalako ingurune batean funtsezkoa dela gure lehiakortasunaren oinarriak ezagutzea. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2022ko Txostenean gure ekonomiaren egiturazko baldintzak aztertu nahi izan ditugu, funtsezkoak izango baitira paradigma aldaketa honi aurre egiteko. Era berean, gure ekonomiaren erresilientziari lagundu diezaioketen palankak ere landu ditugu.

Txostena Lehiakortasunari buruzko Biltzarrean aurkeztuko da, datorren azaroaren 17an, 16:00etan, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campuseko IIBZ Liburutegiko Atarian.

Programa

16:00 • Ongi etorria: Iván Martén, Orkestrako Presidentea

16:10 • Lehiakortasunari buruzko 2022ko Txostenaren aurkezpena

16:45 • A human-centered approach of technologization in organizations. Eindhoven-eko Unibertsitate Teknologikoko Pascale Le Blanc irakaslearen hitzaldia.

17:05 • Mahai ingurua “Talentuaren erronka: teknologia eta industria”. Parte hartzaileak:

  • Pascale Le Blanc, Eindhoven-eko Unibertsitate Teknologikoko irakaslea
  • Aitor Urzelai, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia
  • Sonia Garai, Artecheko giza baliabideen zuzendaria.
  • Juan Gamboa, Orkestrako ikertzailea (moderatzailea)

17:30 • Itxiera

17:35 • Lehiakortasunari buruzko 2022ko Txostenaren banaketa

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>