Lehiakortasunari buruzko Biltzarra 2024
Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2024ko Txostenak inklusioak lurralde garapenerako eta ongizaterako funtsezko ardatz gisa duen garrantzia du aztergai. Aldaketa demografikoak eta sozialak nagusi diren garai hauetan, txostenak azaltzen du askotariko kolektiboek parte hartzeak nola lagundu dezakeen gure lurraldearen lehiakortasuna indartzen eta, besteak beste, talentuaren eskasiaren edo belaunaldi aldaketaren erronkei aurre egiten.
Azterketak dimentsio askotatik lantzen du inklusioa, eta agerian uzten du generoak, adinak edo pertsonen jatorriak nolako eragina duten pertsonen ongizatean eta lehiakortasuna eraikitzeko prozesuan parte hartzeko ematen zaizkien aukeretan.
Adierazle eta datu eguneratuak erabiliz, txostenak Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunaren eta ongizatearen gaur egungo egoeraren diagnostiko zehatza eskaintzen du, eta lurraldeko giza eta gizarte kapitala ahalik eta gehien aprobetxatzeko gomendioak ere ematen ditu.
Txostena Lehiakortasunari buruzko Biltzarrean aurkeztuko da, azaroaren 20an, 16:00etan, Gasteizko Artium Museoan. Ekitaldian, honako galdera hauei erantzuten saiatuko gara:
- Nola eragiten die hainbat kolektiboren inklusioak Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunari eta ongizateari?
- Zer erronka eta aukera eskaintzen dizkigu Euskal Autonomia Erkidegoaren bilakaera demografikoak?
- Nola kudea dezakete erakundeek eta enpresek aniztasuna beren berrikuntza eta produktibitatea hobetzeko?
Programa
16:00 • Ongietorria: Iván Martén, Orkestrako presidentea.
16:10 • Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2024ko Txostenaren aurkezpena.
16:45 • Mahai ingurua: Aniztasuna kudeatzearen aukerak enpresen eta politiken ikuspegitik. Parte hartzaileak:
- Beatriz Gonzalez, Betsaideko zuzendari nagusia eta ASLE-ko presidentea
- Cristina Oyón, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria
- Julia Shershneva, Ikuspegiko zuzendaria
- Iratxe Uriarte, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko zuzendaria
- Mercedes Oleaga, Orkestrako teknikari seniorra (moderatzailea)
17:15 • Ondorioak