Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunari buruzko 2017ko biltzarra
Institutuak jada 10 urte egin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte eta ekonomia garapenaren aldaketa eragiteko lanetan. Urteurren hori baliatuz, Lehiakortasunari buruzko 2017ko Txostenaren aurkezpen ekitaldian, gure lurraldeko lehiakortasunaren erronka nagusien bilakaera aztertuko dugu, azken hamarkadan, bi mailatan:
- EAEren lehiatzeko kokapenaren diagnostikoa: 10 urte hauetan, eskualdearen lehiatzeko egoeraren bilakaera aztertuko dugu eta zein egoeratan gauden zehaztuko. Arreta berezia eskainiko diegu aurreko txostenetan identifikatu ziren erronkei.
- Hurrengo hamarkadari begira, eskualdea aurrean dituen erronketako batzuetan nola dagoen sakon aztertuko dugu (erronka horiek hamargarren urteurrenean Orkestrak prestatu zuen Manifestuanjaso ziren).
Zehazki, aztertuko ditugu berrikuntzari eta nazioartekotzeari lotutako enpresa estrategien sofistikazioa, klusterren eta kluster politikaren bilakaera, energiaren garrantzia herrialdeko sektore estrategikoa izateko, berrikuntzaren euskal sistema, eta EAEn aplikatzen diren garapen estrategien eta politiken gobernantza eta koordinazio prozesuak.
Biltzarraren amaieran, hainbat gomendio emango ditugu, diagnostiko horiek oinarri hartuta, hurrengo urteetan erronka horietan aurrera egiteko.