David Ruiz de Olanoren hitzaldia: Perfiles técnicos. Cómo orientarse al mercado y al cliente

David Ruiz de Olanoren hitzaldia: Perfiles técnicos. Cómo orientarse al mercado y al cliente
2017/05/18
19:00 – 20:30
Colegio Oficial de Ingenieros Técnicos Industriales de Bizkaia. Mª Díaz de Haro, 10 bis
 
Profil teknikoa duten zuzendariek joera naturala izaten dute produktuaren analisia egiteko, nolako ezaugarriak, prestazioak eta mugak dituen jakiteko, eta bezeroa azterketaren bigarren planoan geratzen da. Saioan zehar, metodologia praktikoa erabiliz, saiatuko gara identifikatzen zeintzuk diren prozesuaren gakoak produktu bat merkatura ateratzerakoan, ondo aztertuko dugu nola eta zergatik, eta ikusiko dugu nola profil teknikoak produktuaren ikuspegitik begiratu beharrean bezeroaren ikuspegitik begira dezakeen.

Saioa aukera ona izango da zure zalantzak planteatu ditzazun EMBAri eta profil teknikoa duten Kudeaketarako beste programa batzuei buruz.

Izen ematea

David Ruiz de Olano

Deustuko Unibertsitateko Deusto Business Schooleko Programen Zuzendaria eta irakaslea. Enpresen Zuzendaritzako Doktorea Turingo Unibertsitatean; EECPCL Harvard Business Schoolen; Master in Management ESCP European School of Management-en eta Zientzia Fisikoetan lizentziatua Kantabriako Unibertsitatean. Aurretik, ESCP European School of Managementeko Ikasketa burua izan zen Londreseko campusean eta klaustroko kidea ere bai. Esperientzia profesionalaren barruan Londres, Milan eta Pariseko finantza sektoreko enpresa batzuk daude. Hainbat star-upetan egin du lan, pribatuetan eta enpresa handietan.

Programei buruzko informazio gehiago:

Leire Arrazola
Emaila: leire.arrazola@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>