DBS Executiven hitzaldia Donostian, Berrikuntzaz eta negozio eredu berriez, Francisco Gonzalez Breeren eskutik
2015/02/16
19:00 – 20:30
Colegio de Ingenieros Industriales de Gipuzkoa. c/ Zubieta 38, Donostia
Deusto Business School Executivek hitzaldi bat antolatu du: “Innovación y nuevos modelos de negocio”. Hizlaria Francisco González Bree izango da, Deusto Business Schooleko Berrikuntzako irakaslea eta Master in Business Innovation titulazioko zuzendari akademikoa. 15 urte baino gehiagoko esperientzia du multinazionaletan eta enpresa teknologikoetan. Saioan, berrikuntza prozesuetan, negozio eredu berrietan eta metodologia arin eta berezietan sakonduko da, enpresen lehiakortasuna hobetzeko, bezeroari era aktiboan entzunez. Argibide gehiago.