DBS Executiveko hitzaldia: “Confianza y compromiso: las nuevas claves para la empresa”, José María Gasallarekin

DBS Executiveko hitzaldia:
2015/02/03
19:00 – 20:30
Colegio Oficial de Peritos e Ingenieros de Gipuzkoa. Avda de la Zurriola 14, Donostia
 
Deusto Business School Executivek José María Gasallaren hitzaldia antolatu du gai honen inguruan: Confianza y compromiso: las nuevas claves para la empresa, con José María Gasalla. Konfiantzarik ematen ez digun norbaitekin bizi gaitezke? Konfiantzarik ematen ez diguten pertsonekin lan egiten dugu? Ez da batere erraza. Izan ere, mesfidantzak behartzen gaitu kontrolak jartzera eta kontrol horiek kostuak dituzte eta moteldu egiten dute prozesua, burokrazia eta eraginkortasunik eza sorraraziz. Lor dezakegu pertsona konprometituekin lan egitea, konfiantza giroan lan egin gabe? Ez da batere erraza. Gaur eguneko segurtasun bakarra konfiantzak eman dezakeena da. Konfiantzak etorkizuna orainera dakar. Beldurrak iragana dakar orainera. Konfiantzaren bidez konpromisoa nola lortu daitekeen jorratuko du Gasalla irakasleak, Coaching Exekutiboko Masterreko zuzendari akademikoak. Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktorea da, Madrileko Unibertsitate Autonomoan. Aeronautikako ingeniaria eta Marketinean diplomatua (American Marketing Associaction) eta Ikasketa Aurreratuen Diploma du Gizarte Psikologian, Madrileko Unibertsitate Complutensean. Gainera, Deusto Business Schooleko irakaslea da, nazioarteko aholkularia erakundeen aldaketa eta garapenean, eta coach profesional seniorren eta AECOPen (Asociación Española de Coaching) coach exekutiboen akreditazio prozesuetako ebaluatzailea.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>