Emilio Ontiverosen hitzaldia: “La Eurozona en transición: Economías y sistemas financieros”, Deusto Business Schoolek antolatuta

Emilio Ontiveros

Emilio Ontiveros

2015/02/06
19:00 – 20:30
Edificio Aranzadi. Edificio Aranzadi, San Sebastián
 
Deusto Business Schoolek Elkargi S.G.R. erakundearekin batera antolatzen duen Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboaren hasiera dela eta, Emilio Ontiverosek, AFIko (Analistas Financieros Internacionales, S.A.) presidenteak, “La Eurozona en transición: economías y sistemas financieros” hitzaldia eskainiko du, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Eurogunea gutxi hazten ari da, deflazio mehatxuak ditu eta bitartekaritzako oinarrizko zereginak guztiz normalizatu ez dituen finantza sistemak ditu. Politika ekonomikoko erabaki egokituak ez dira kasu guztietan zuzenak izan eta, kasu askotan, argi eta garbi, berandu etorri dira. Egungo egoerak zalantza ugari sortzen ditu pixkanakako susperraldia izango ote duen ala, alderantziz, japonizazio bete-betera joko ote duen. Hitzaldi horretan aukera baten eta bestearen aldeko faktoreak eztabaidatuko dira. Argibide gehiago.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>