Guillermo Dorronsororen hitzaldia: La ciencia y el arte de cambiar
Oso testuinguru azeleratuan bizi gara, eta horrek behartu egiten gaitu etengabe antolatzen eta egokitzen. Hori dela eta, aldaketaren kudeaketa, oso eduki praktikoa duen diziplina da, aldaketak geuk egin nahi baditugu, zein beste batzuek hartzen dituzten erabakiak arlo pertsonalean edo profesionalean eragiten badigute.
Guillermo Dorronsoro
Deusto Business Schooleko dekanoa da, 2012. urtetik. Gaur egun, kontseilukide da IAJBSen (International Association of Jesuit Business Schools), Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Orkestrako Ekonomia eta Gizarte arloan eta ALBOAN fundazioan. 2016ko ekainetik Unesco Etxearen presidentea ere bada Euskal Herrian. Industria Ingeniari doktorea da, 1990etik 2005era bitartean bere lanbide profesionala teknologian oinarritutako negozioen sustapen, kudeaketa eta estrategiarekin lotutako enpresetan garatu du, hasieran aholkulari modura eta ondoren, exekutibo gisa korporazio globaletan (Accenture, Iberdrola, EDP/Naturgas, Socintec/Indra). 2005 eta 2015 bitartean, modu aktiboan hartu zuen parte Euskadiko Zientzia eta Teknologiaren Sisteman (DG IK4, DG Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Zuzendariorde exekutiboa IK4). Arlo akademikoari dagokionez, Master in Business Innovationeko zuzendaria izan da, Judge Business Schoolekin batera (Cambridge Univeristy). Bi irakasgairen irakaslea: “Gestión del Cambio en Empresas e Instituciones” eta “Principios de Economía Política”.
Informazio gehiagorako:
Leire Arrazola
Posta elektronikoa: leire.arrazola@deusto.es