María Iturriagaren hitzaldia: “Desarrollo de liderazgo y mejora de resultados”
2018/03/01
19:00 - 19:00
Colegio Oficial Ingenieros Industriales de Gipuzkoa (COIIG)
Zubieta Kalea, 38, Donostia
Gero eta ingurune makroekonomiko globalago, dudazkoago eta konplexuago honetan, enpresako lidergoa elementu garrantzitsuena da emaitzak lortzeko. Gaur egun, gaitasun teknikoak ez dira nahikoa arrakastaz lideratzeko. Pertsonak kudeatzea, motibazioa edo konpromisoa sortzea garrantzitsu bihurtu dira emaitzak hobetzeko.
Horregatik, ondo hasteko komeni da ulertzea zein den lider berriaren papera, jakitea zein gaitasun behar dituen eta hausnarketa pertsonala erraztea, erakundeko lidergoa garatuz emaitzak hobetzeko.
María Iturriaga
Lehikortasun eta Garapen Ekonomikoko doktorea, Enpresa Zientzietan lizentziatua eta Giza Baliabideetako Masterra Deustuko Unibertsitatean, eta Coach Exekutiboa (ICF). Bazkidea izan da Accenturen, 25 urteko esperientzia du Kudeaketako Aholkularitzan, eta 15 urte egin ditu estatuko eta nazioarteko zuzendaritza postuetan. Gaur egun aholkularia eta coach da talentuaren esparruan, karrera profesionalean eta ekintzailetza korporatiboan. Bateragarri egiten du bere lana eta Deusto Business Schooleko irakasletza, karrera profesionaletan eta taldeen lidergoan eta garapenean.
Izena emateko
Programei buruzko informazio gehiago:
Erich Ibarrola
Email: erich.ibarrola@deusto.es
