Pedro Sánchezen hitzaldia

Pedro Sánchezen hitzaldia
2018/03/13
17:30 – 19:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolek eta Icade Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaituzte PSOEko idazkari nagusi Pedro Sánchezen hitzaldira. Ekitaldia . PLPE Ekintzailetza eta Berrikuntzako Liderto Programaren barruan dago, eta martxoaren 13an izango da, 17:30etik aurrera, Madrilgo Deusto Business Schoolen egoitzan (Castelló, 76)

Izena emateko

Sobre Pedro Sánchez

Pedro Sánchez Pérez-Castejón (Madrid, 1972eko otsailaren 29a) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Konplutentse Unibertsitatean.  Ekonomia eta politikari buruzko espezializazio ikasketak ere egin ditu.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da, 2012tik, Camilo José Cela Unibertsitatean, eta irakasle ere aritu da bertan. La nueva diplomacia económica europea liburua argitaratu zuen 2013an, bere tesiaren eduki batzuk jaso eta garatuta.

Unibertsitateko irakasle izan aurretik, Europako Parlamentuko aholkularia izan da (1998) eta Nazio Batuetako Goi Ordezkariaren kabineteko burua Kosovoko gerra garaian (1999). Espainiara itzulita, Nazioarteko Harremanetako zuzendari egin zuen lan  OCU erakundean (2000) eta PSOEko CEFen Ekonomia Aholkularia izan zen (2000-2004).

PSOEen afiliatu zen 1993an eta hurrengo urtean Gazte Sozialisten elkartera. Madrilgo udaleko zinegotzi izan da 2004 eta 2009 bitartean, eta Madrilgo hautesbarrutian, 2009tik 2011ra bitartean, eta berriz ere eginkizun hori hartu zuen 2013ko urtarriletik 2017ko urrira bitartean.

Militanteen boto zuzenaren bidez hautatutako PSOEko lehen Idazkari Nagusia izan zen (2014ko uztaila), eta 2017ko maiatzean egindako Primarietan berretsi zuen kargua.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

3 iruzkinak

Utzi erantzuna Juan luis soto(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>