Pierre Giacometti-ren hitzaldia: Las empresas frente al desafío de la transformación. Cómo la viven los equipos, cómo vencer las resistencias y convencer

Pierre Giacometti-ren hitzaldia: Las empresas frente al desafío de la transformación. Cómo la viven los equipos, cómo vencer las resistencias y convencer
2017/01/25
19:00 – 21:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Enpresek, gobernuek edo beste agintari batzuek bezala, konfiantza krisi handia dute. Herritarrek, langileek bezala, joera dute sistemari buruzko susmo txarra izateko eta gero eta gutxiago sinesten dute erakundeek ematen dituzten mezuak. Europa eta Estatu Batuetan oraintsu izan diren hauteskundeetan gertatu diren aldaketek erakusten dute gero eta zailagoa dela herritarren konfiantza irabaztea. Eta enpresetan? Nola gainditu mesfidantzak eta konbentzitu aldaketak egin daitezkeela?

NO COM komunikazio estrategiako kabineteak, Pierre Giacometti buru duela, aztertu du nola bizi dituzten Espainiako langileek eraldaketa prozesuak eta zer espero duten haietatik. Komunikazio politikoan eta korporatiboan duen esperientzia bikoitzarekin, Pierre Giacomettik aurkeztuko ditu azterketa berezi horretako datuak eta zenbait gako eta ekintza barruko konpromisoa sortzeko.

Izen ematea

Pierre Giacometti

Pierre Giacomettik arlo bitan du esperientzia: Iritzi publikoaren azterketa eta komunikazio estrategikoaren aholkularitza, Nicolas Sarkozyren komunikazio aholkularia ere izan delarik. 25 urtetik gorako esperientzia profesionala du marketina eta iritzia ikertzen eta hainbat postutan egon ondoren, besteak beste Ipsos taldeko zuzendari 12 urtez, 2008an, GiacomettiPéron & Associés enpresa sortu zuen Alain Péronekin eta NO COM bihurtu zen 2016an eta Parisen eta Madrilen du egoitza.

Informazio gehiago:

Irene Pérez
Tel.: 91 577 61 89
Emaila: irene.perez@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>