Werner Bijkerk-en hitzaldia, IOSCO balioen merkatuen nazioarteko erregulatzailerik handieneko ordezkaria
Azaroaren 27an, Deusto Business Schooleko ikasleek (Bilboko campusa), aukera izango dute Werner Bijkerk entzuteko, IOSCOko Head of the Research Department (International Organization of Securities Commisions – www.iosco.org).
IOSCO balioen merkatuetako komisioak nazioartean erregulatzen dituen erakundea da, erregulatzaile horien %95 elkartzen ditu, besteak beste Balore Merkatuaren Espainiako Batzordea eta AEBko SEC. Oraintsu bizi izandako finantza krisiak erakutsi zuen nazioarteko araudia behar zela, estandar batzuen araberakoa, finantza merkatuen arrisku sistemikoak ekiditeko.
IOSCOren helburua da nazioarteko finantza sisteman oreka sustatzea, merkatuetan araudiak ezarri eta zaintza eta aplikazioa eginda.
Horrela, hobeto babestu nahi ditu inbertitzaileak eta haiek balioen merkatuaren osotasunean duten konfiantza, informazioa trukatuz, praktika txarrak ekiditeko elkarlanean arituz eta merkatuen eta bertako bitartekarien funtzionamendua ikuskatuz.
Werner Bijkerk-en hitzaldia IOSCOren estrategiaren barruan dago, munduko negozio eskola nagusietan tresnak eta arauak zabaltzekoa.
Bijkerk-en hitzaldiaren izenburua: Global financial markets: Risk outlook. Nazioarteko aditua, arituko da, besteak beste, IOSCOren planak
Hitzaldia: “Global financial markets. Risk Outlook”
Hizlaria: Werner Bijkerk, IOSCOko Head of the Research Department
Eguna: azaroak 27
Ordua: 12:30 - 13:30
Tokia: Deusto Business School, La Comercial eraikina, Bilbao.
Informazio gehiago
