Joseph Stiglitz Ekonomiako Nobel saridunaren hitzaldia

Conferencia del Premio Nobel de Economía Joseph Stiglitz
2025/09/29
09:30 - 11:00
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Fair Saturday Foundationek bultzatutako Bilbao Kultura Sozial Forumaren 2025eko edizioa Deustuko Unibertsitatean hasiko da, Joseph Stiglitz Ekonomiako Nobel saridunak emango duen inaugurazio hitzaldiarekin. Hitzaldia irailaren 29an izango da, 9:30ean, Paraninfoan, eta foro horren lehenengo ekitaldia izango da. “Etorkizun (in)posibleak” lelopean egingo den foroak urriaren 1era arte aditu garrantzitsuak bilduko ditu, kulturak eta balioek egungo gizartean duten zeregin eraldatzaileari buruz hausnartzeko. Eman izena. Justiziarekin konprometitutako Nobel sariduna Joseph F. Stiglitz — Ekonomiako Nobel sariduna (2001), Columbiako Unibertsitateko irakaslea eta erreferente globala bere esparruan — ezaguna da informazioaren ekonomiari, garapen globalari eta desberdintasunari buruz egindako lanagatik, eta goi-mailako erakunde akademiko eta multilateraletan egindako lanagatik. “Reflexiones sobre un nuevo modelo económico y social” hitzaldia eskainiko du Deustuko Unibertsitatean. Munduko Bankuko ekonomialariburua eta Etxe Zuriko aholkularia izan da, eta El precio de la desigualdad eta El camino hacia la libertad (2024) lan garrantzitsuen autorea da. Hitzaldia Aguirre Bizkaitar Fundazioaren laguntzarekin antolatu da, eta Deusto Business Schoolera nazioarteko hizlariak hurbiltzeko konpromisoaren barruan kokatzen da. Hizlari horiek, Stiglitz irakasleak bezala, prestakuntza humanista bultzatzen dute, giza eskubideekin konprometitua eta lidergo eta ekonomia bidezkoagoak eta jasangarriagoak sustatzera bideratua. Deusto Bilbao Kultura Social Forumean Bilbao Kultura Sozial Forumean parte hartuko duten adituen artean, Lorena Fernandez dago, Deustuko Unibertsitateko Adimen Artifizialeko Batzordeko arduraduna. Unibertsitatean sortutako erreferentziazko espazioa da, eta AAk hezkuntzan eta ezagutzan duen eraginaren inguruan ikastetxearen estrategia osoa ikuspegi etiko eta arduratsu batetik egituratzeko sortua. Hitzaldian, urriaren 1ean, 11:00etan, Guggenheim Bilbao Museoan izango da eta “De aquellos sesgos, estos algoritmos” gaiaz hitz egingo du. Hitzaldi horretan, Carmen Torrijos AAko adituarekin batera egongo da. Torrijosek “IA para el bien social. ¿Cómo utilizarla? jorratuko du. Eman izena. Informazio gehiago
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude