DeustoForum Hitzaldia “Zientzia eta Jainkoaren isiltasuna: Kultura zientifikoa eta Jainkoaren isiltasunaren ikuspegi modernoa”

DeustoForum Hitzaldia
2015/02/24
19:00 – 20:30
Gradu aretoa. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Materiaren, unibertsoaren, bizitzaren eta gizakiaren irudi zientifikoa aldatu egin da erabat. Gaur egungo zientziak unibertsoaren enigmaren kontzientzia zabaldu digu eta filosofiak, gure garaiko zalantza metafisikoarena. Unibertsoak zer du oinarri, Jainkoa ala Jainkorik gabeko mundu hutsa? Dogmatismo teista edo ateoa alde batera utzita, zientzian oinarritzen den modernitate kritikoak bidea ematen digu giza bizitzaren gaineko zalantza sakonaren erradikaltasuna ulertzeko eta Jainkoaren isiltasunaren arazo filosofiko modernoa sakontasunez planteatzeko.

Hau izango da gai nagusia lehenengo saio honetan, “Zientzia eta Jainkoaren isiltasuna: Kultura zientifikoa eta Jainkoaren isiltasunaren ikuspegi modernoa” izena duena eta Javier Monserrat S.J.-ak eramango duena, Universidad Autonóma de Madrid eta Universidad Pontificia Comillas-ko irakasleak.

Sarrera askea eta doakoa da.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>