DeustoForum hitzaldia euskal ekonomian estortsioak eta terrorismoak izan duten eraginari buruz

DeustoForum hitzaldia euskal ekonomian estortsioak eta terrorismoak izan duten eraginari buruz
2016/01/25
19:00 – 20:30
Gradu aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
ETAren indarkeria terroristari buruzko ikerketek hainbat gai eta ikuspegi aztertu dituzte. Jorratu ez den alderdi batek enpresaburuen, exekutiboen eta profesionalen kontra zuzendutako estortsioko indarkeriarekin du zerikusia. Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak koordinatutako ikerketa talde bat ari da gai hori lantzen gaur egun, “ETAren estortsioa eta indarkeria enpresaburu, zuzendari eta profesionalen kontra” proiektuan.

Urtarrilaren 25ean, Pablo Díaz Morlán ekonomialariak hitzaldia emango du: Los efectos de la extorsión y del terrorismo en la economía vasca, aipatutako proiektuari buruzko lan mintegiaren barruan. Ekitaldia aurkezten eta moderatzen arituko da Javier Arellano Yanguas, Etika Aplikatuko Zentruko zuzendaria.

Ikerketa proiektua

ETAren ekintzak gogorren jasan dituen gizarteko taldeetariko bat enpresaburu, exekutibo eta, batzuetan, mota askotako profesionalena izan da. Pertsona horiek beste gizarte talde batzuen antzeko eraso bortitzak pairatu dituzte maiz: mehatxuak, atentatuak eta jazarpena. Bestelako indarkeria mota berezi bat ere jasan izan dute: estortsio ekonomikoa, jarduera terroristaren nahitaezko finantzatzaile bihurtu dituztelarik. Mehatxua izan da, indarkeriazko ekintzez babestua, ETAk estortsionatutakoen borondatea makurrarazteko erabili izan duen ohiko tresna. Nahikoa izan ez denean, talde terroristak ez du inolako zalantzarik izan, eta bahiketa edo erailketa erabili izan ditu.

ETAren indarkeria terroristaren inguruko ikerketek hainbat gai eta ikuspegi batu dituzte: taldearen alderdi soziologikoak; dimentsio ideologiko eta politikoak; nazioarteko harremanak; eragindako biktimak; bilakaera historikoa; zenbait lurralde esparrutan izan duen jarduera; ETAren barne-funtzionamendua; liderrak, estrategiak, etab. Hala ere, jorratu ez den gaietariko bat goian aipatutako taldeen kontrako estortsioko indarkeria hori izan da. Ez da nahikoa ikertu jasan duten jazarpenaren norainokoa, eta horrek guztiak bizikidetza demokratikorako eta jarduera ekonomikorako izan dituen eraginak.

Hutsune hori bete nahirik, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak koordinatutako eta, hasiera batean, Bakeaz hausnarketa-talde desagertuaren inguruan bildutako ikertzaile-talde bat ikerketa-proiektu bat burutzen ari da: “ETAren estortsioa eta indarkeria, enpresaburu, zuzendari eta profesionalen kontra”. Helburua da, diziplina arteko ikuspegitik, honako arlo hauek aztertzea:

  • enpresaburuen aurkako indarkeriaren norainokoa, ikuspegi historikotik.
  • ETA finantzatzeko mekanismoak.
  • Politika eta gizartea, estortsioa jasan dutenen aurrean.
  • Indarkeria terroristaren eragina jarduera ekonomikoan.
  • Estortsioaren dimentsio etiko-juridikoa.
  • Estortsioaren ikuspegi politiko eta poliziala.

Hizlaria eta bere lana 

Pablo Díaz Morlán (Bilbao, 1968) Ekonomia Zientzietako lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Geografia eta Historian lizentziatua UNEDen. Alacanteko Unibertsitateko Ekonomiaren Historiako irakaslea da 1997tik, eta Enpresaren Historiako ikerketa taldeko zuzendaria da bertan. Landu dituen ikerrildoak honakoak dira: Enpresaren historia, familia enpresa, Europako siderurgia, terrorismoaren ondorio ekonomikoak eta Marokoko Protekzionismoa.

Sei libururen egilea da eta hainbat artikulu argitaratu ditu bertako aldizkari espezializatuetan eta atzerrikoetan, aipagarrienak hauek dira: Horacio Echevarrieta, 1870-1963. El político republicano (LID, 1999); Los Ybarra. Una dinastía de empresarios, 1801-2001 (Marcial Pons, 2002); Empresarios, militares y políticos. La Compañía Española de Minas del Rif (1907-1967) (Marcial Pons, 2015). Egilekidea da: Historia de la siderurgia de Sagunto (1900-1984) (Marcial Pons, 2009); Miguel Ángel Sáez Garcíarekin batera).

Toki kopuru mugatua. Etortzekoa bazara, mesedez, bete inprimaki hau. Informazio gehiago: 944 139 020

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>