Hitzaldia: El impacto digital en la transformación de las organizaciones y los modelos de negocio

Hitzaldia: El impacto digital en la transformación de las organizaciones y los modelos de negocio
2018/04/17
09:00 – 10:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business School eta Alexander Hughes-ek atsegin handiz gonbidatzen zaitugu hitzaldi honetara: El impacto digital en la transformación de las organizaciones y los modelos de negocio. Hizlaria José María Lassalle, Agenda Digitaleko Estatu Idazkaria, izango da.

Ekitaldia, laneko gosari erakoa, apirilaren 17an izango da, 09:00ean, Deusto Business Schooleko egoitzan, Madrilen (Castelló 76).

Aurkezpena Lidergoa eta Eraldaketa digitala izeneko hitzaldi zikloaren barrukoa da. Ekimen hori Alexander Hughes aholkularitzak antolatzen du eta helburua da zuzenean ezagutzea  enpresa handietako berrikuntza eta eraldaketa digitalean inplikatuta dauden eragile nagusiak.

Izena emateko

José María Lassalle
José María Lassalle (Santander, 1966) politikari eta idazle espainiarra da, ibilbide akademikoa Espainiako unibertsitate publiko eta pribatuetan egin du. Gaur egun, Espainiako Informazio Gizartea eta Agenda Digitaleko estatu idazkaria da 2016tik eta Kulturako estatu idazkaria izan zen 2011 eta 2016 bitartean. Aurretik, Cantabriako diputatua 2004tik 2012ra bitartean eta Talde Popularreko Kulturako bozemalea Diputatuen Kongresuan.

Lasalle Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea izan da Cantabriako Unibertsitatean (1996-2000) eta Madrilgo Carlos III Unibertsitatean (2001-2003); Sistema Politiko Konparatuak irakasgaiko irakasle San Pablo-CEU Unibertsitatean,  Isabel de España Ikastetxe Nagusiko zuzendariordea izan da (2002-2003) eta Kanpo Gaietako Ministerioko Carolina Fundazioko zuzendaria (2003-2004).

Hainbat hedabidetan aritzen da lankidetzan 1998tik.

Alexander Hughes
Alexander Hughes 1957an sortu zen, eta gaur egun aholkularitza arloan dauden firmetako bat da. Egoitza nagusia Parisen du, 54 bulego ditu 48 herrialdetan eta 10 espezializazio sektore, Alexander Hugheseko 130 bazkide, enpresen aholkularitzan aritzen dira, mid-market-ean zein EuroStoxx 600 arloan.

Alexander Hughes talentuaren zeharkako kudeaketa eskaintzeko gai da, mundu mailan dituen bezero guztiei, bereziki hauetan: Executive Search, Governance, Board Advisory eta Human Capital Appraisal.

Espainiatik, Miguel Codina (CEOa),  aritzen da Iberia lurraldeko eta Alexander Hugheseko LATAMeko zuzendaritzan, Jaime Bonals (M.P.) Executive Search) eta Ignacio Pascual-ekin batera (M.P. Advisory).

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>