Hitzaldia | Metabertsoa eta mundu birtual berriak: saltzeko aukera?

Conferencia | El metaverso y los nuevos mundos virtuales: ¿oportunidad para vender?
2022/03/21
18:00 - 19:30
34. gela
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Metabertsoa momentuko joera bihurtu da. Adituek uste dute konputazioaren laugarren belaunaldia dela, ordenagailu zentralen, pertsonalen eta mugikorren atzetik, eta gure egunerokoan finkatzeko iritsi dela.

Testuinguru horretan, pentsatu duzu ingurune birtual horrek merkataritza  eremuan eragin dezakeen iraultzan? Zuzeneko salmentak, marketina bideojokoetan, 3D ingurune birtual murgiltzaileak... Zer aukera dakartza marketineko eta salmentako ekintzetarako?

Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko asmoz, Deusto Business Schoolek honako hitzaldi honetara gonbidatzen zaitu: “El metaverso y los nuevos mundos virtuales: ¿oportunidad para vender?”.  Álex Rayón, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanen eta Eraldaketa Digitalaren errektoreordea izango da hizlaria.

Masterclass hori martxoaren 21ean izango da, 18:00etan, Bilboko Deusto Business Schoolen (Aguirre anaia Kalea, 2).

IZENA EMATEA

Informazio gehiago:

Iratxe San Vicente Email: iratxe.sanvicente@deusto.es Tel. 944 139 454

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude