Egungo egoera ekonomikoari buruzko hitzaldia Santanderren, nazioarteko egoera aldakorraren barruko ikuspegia gogoan harturik, DBS Executivek antolatuta
2014/11/20
19:00 – 21:00
Kantabriako Merkataritza Ganbera. Plaza de Velarde, 5, Santander
19:00etan, Kantabriako Merkataritza Ganberan (plaza Velarde, 5, Santander), Deusto Business School Executivek hitzaldi bat antolatu du: “Coyuntura económica actual, perspectivas dentro de un escenario internacional cambiante”. Hizlaria Ricardo Aguado izango da, Europar Batasuneko Politika Publikoetako aditua eta Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuko laguntzailea. Langabezia, hazkunde ekonomikorik eza, eskaeraren urritasuna, ikuspegi ekonomiko ezkorrak, atzeraldia… Horiek dira, behin eta berriz, komunikabideetan agertzen diren datu ekonomikoak eta espainiar ekonomiaren eboluzio negatiboa irudikatzen dutenak 2008tik. Espainia eta eurogunea krisian daude, baina ez munduko gainerako herrialdeak.
Saio honetan nazioarteko egoera ekonomikoari erreparatuko diogu eta ikusiko dugu zeintzuk diren etorkizun hurbileko aurreikuspen ekonomikoak. Espainiar ekonomiaren egoera aztertuko dugu eta gobernuak planteatu duen estrategia ekonomikoa ere jorratuko dugu. Espainiar ekonomiaren eboluzioa erkatuko dugu EBko gainerako herrialdeetakoarekin, eta azken aldiko Italiaren, Alemaniaren eta Frantziaren geldialdi ekonomikoak espainiar ekonomian duen eragina aztertuko dugu.