Hitzaldia. Kerry Kennedy: “Human rights: achievements and challenges in a polarized world”
Kerry Kennedy abokatu eta ekintzaileak, Robert F. Kennedy AEBetako senatari ezagunaren alabak, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean egingo duen bisitan, RFK Human Rights fundazioak giza eskubideen arloan egiten duen lanaz hitz egingo digu. Fundazio horretako presidentea da, eta, besteak beste, giza eskubideen urraketa larri eta sistematikoengatik gobernuen erantzukizunak exijitzea da fundazioaren eginkizunik garrantzitsuenetarikoa.
Hitzaldiaren ondoren, Kerry Kennedyk, Felipe Gómez Isa irakaslearekin elkarrizketan, egungo giza eskubideen urraketetan sakonduko du, gero eta polarizatuago dagoen mundu honetan. Estatu Batuetako historiako dinastia politiko garrantzitsuenetako baten ondarera hurbiltzeko aukera paregabea izango da.
Aldibereko itzulpen-zerbitzua eskainiko da ingelesetik gaztelaniara.
Sería deseable que se posibilitase al acceso en streaming a este tipo de eventos tan interesantes para todos los alumni que estamos fuera de Bilbao. Muchas gracias.
Exacto