Hitzaldia: “La perspectiva de género en el pensamiento complejo”

Hitzaldia:
2022/03/07
17:00 – 19:00
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Pentsamendu konplexurako gaitasuna, garai honetan, funtsezko gaitasuna da goi mailako irakaskuntzako ikerketan eta irakaskuntzan dihardutenentzat. Beharrizan horrek aparteko garrantzia du eginkizun akademikoak gizarte globaleko arazoak konpontzeko proposamenak diseinatu eta garatzea ardatz hartzen dituenean.

Testuinguru honetan garrantzizkoa da azpimarratzea genero ikuspegia kontuan hartzea funtsezkoa dela gizarte-eraldaketako lanerako, unibertsitateko misioarekin loturik.

Hitzaldi honetan, José Carlos Vázquez Parra doktoreak pentsamendu konplexurako gaitasuna ikasleen artean sustatuko duten irakaskuntza-ikaskuntzako sistema berritzaileak sortu beharraren inguruko hausnarketa bat eskainiko du, ekimen horietan genero ikuspegia txertatzea aparteko eran azpimarratuz.

 

Eman izena!

 

Dr. José Carlos Vázquez Parra
Etika Aplikatuko ikerketako azpitaldeko koordinatzailea. Monterreyko Teknologikoa.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroa.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>