Hitzaldia. “La transición a la docencia en línea: realidad, reto y aportes para la docencia presencial”

Hitzaldia.
2020/02/04
09:30 – 10:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
eCampus-etik atseginez gonbidatzen zaitugu Montse Guitert Castasús eta Teresa Romeu Fontanillas-ek, Universitat Oberta de Catalunya-ko (UOC) online irakasleen formakuntzan eta online irakaskuntzarako estrategietan adituek, datorren otsailaren 4an emango duten hitzaldira, online irakaskuntza den gai interesgarri hau jorratu eta honek aurrez aurreko irakaskuntza berritzen nola  lagundu dezakeen azaltzeko.

Online irakaskuntzarako trantsizioak modalitate honen funtsezko elementuen ulermena beharrezkoa egiten du. Alderdi jakinei erreparatzea suposatzen du honek: irakasleen eta ikasleen rolen aldaketak testuinguru digital honetan, teknologiaren potentzialtasuna, konpetentzien bidezko irakaskuntza, ikasteko metodologia aktiboak, baliabide erabilgarrietarako sarbidea eta aukeraketa, eta ebaluazioa. Azken finean, online irakaskuntza inguru birtualean errekurtso batzuk eskegitzea baino haratago doala ulertzea da, aurrez aurreko irakaskuntza birpentsatzen lagundu dezakeelako ere.

eCampusetik parte hartzera animatzen zaitugu, esperientzia berriak partekatu eta ezagutzeko espazioa izango baita, irakaskuntza presentziala eta online irakaskuntza aberasten jarraitzeko. Animatu eta etorri!

Ekitaldia bereziki DUko irakasleei eta langileei zuzenduta dago, baina unibertsitateko online irakaskuntzan interesatuta dagoen edonori zabalik dago. 

GARRANTZITSUAtoki kopuru mugatua dela eta, mesedez, izena eman ondorengo inprimakia betez: Izena ematea

Informazio gehiago nahi baduzu, ecampus@deusto.es helbidera idatzi dezakezu. 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>