Hitzaldia: Mindfulness, areagotu lanbideko eraginkortasuna, Deusto Business Alumni ESTEk antolatuta

Hitzaldia: Mindfulness, areagotu lanbideko eraginkortasuna, Deusto Business Alumni ESTEk antolatuta
2014/11/19
18:30 – 20:00
Aranzadi eraikina. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
18:30etik 20:00etara, Aranzadi eraikineko 11. gelan. Hitzaldia Larraitz Urrestillak eskainiko du, Emanakoak. Mindfulnessek kontziente izatea esan nahi du, kontziente eta gure barruan gertatzen denaren eta une honetan gure inguruan gertatzen denaren jabe izatea, esna egotea, epaitu gabe, egoera den bezala onartuz, kontrolatzen saiatu gabe. Lasai, konektatuta eta adi sentitzen laguntzen dizun egoera da, etorkizunaz gehiegi kezkatu gabe edo iraganagatik estutu gabe. Egindako ikerketek frogatzen dute estres maila jaitsi eta ongizatea hobetzen duela, zereginetan arreta eta kontzentrazioa mantentzen laguntzen duela, eta pertsonen arteko harremanak hobetzen dituela. Mindfulness edo erabateko kontzientzia praktikatzea, entrenamendu mentala da, buru osasuntsuagoa eta bizitzari lotuagoa garatzen laguntzen duena, hartara laneko edo bizitza pertsonaleko eguneroko erronkei eraginkortasunez aurre egiteko. Nire bizitzan txertatu eta erabili dezaket? Zenbat denboran? Eta entrenatu daiteke? Edonoren eskura dago? Galdera horien erantzunak eta beste asko jorratuko dira saioan, era atseginean eta teoria eta praktika orekatuz.
Argibide gehiago, hemen: 943 297 331 eta cristina.arratibel@deusto.es
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>