Aurkezpen Hitzaldia Enpresaren Transformazio Digitaleko 2016ko Programa ezagutzera emateko: Transformación Digital: 4 mitos y 4 realidades
Ekitaldiaren barruan hitzaldia egongo da: Transformación Digital: 4 mitos y 4 realidades. Hizlaria Joana Sanchez izango da programako zuzendarikidea, eta Transformazio Digitalerako gakoak aztertuko ditu ikuspegi praktikotik eta esperientzia zehatzen bidez.
Joana Sánchez Inesdi Digital Business Schooleko presidentea eta fundatzailea da eta baita Incipy transformazio digitalerako aholkularitza taldekoa ere. Asociación Española de la Economía Digital ádigital.org erakundeko presidenteordea ere bada. Womenalia.com emakume profesionalen lehenengo sare sozialaren fundatzailekidea da. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du taldeen zuzendaritzan eta negozio arlo berrien garapenean eta kudeaketan, Interneten, argitalpen-komunikazioan, finantza arloan, Aisia-turismoan eta Merkataritza elektronikoan. Grupo Planetako e-commerceko zuzendari exekutiboa izan da, MuchoViaje.com taldeko presidentea eta Deutsche Bank SAEko Marketing eta Berrikuntzako zuzendaria ere bai.