Hitzaldia: Reconocimiento de la pluralidad religiosa y convivencia en contextos locales. Claves a partir de la experiencia catalana
Hitzaldian, erlijio aniztasuna kudeatzeko gakoak eskainiko dizkigu Mar Grierak, Kataluniako esperientziatik abiatuta. Griera, ISOR (Investigaciones en Sociología de la Religión) ikerketa taldeko zuzendaria da eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Soziologia Saileko irakaslea.
Europako gizarteetako errealitate sozial eta erlijiosoa asko aldatu da azken hamarkadetan, migrazio mugimenduen eta sekularizazio prozesuen ondorioz. Etorkizun hurbilean eta berehalakoan, gero eta gizarte anitzagoak izango dira eta, eszenatoki horretan, elkarrizketak eta aitorpenak, gatazkak eta gaizki ulertuak edo ezjakintasun eta ezin ikusizkoak egon litezke. Hantxe daude erronkak eta aukerak. Horrela, erlijio aniztasunak hainbat erronka planteatzen ditu oinarrizko eskubideekin lotutako askatasunak kudeatzeko, izan ere gero eta argiago azaltzen dira tokiko testuinguruetan.
Baitara Baita proiektuaren erronka da erlijio aniztasuna kudeatzea, erlijio guztiek izan dezaketen eginkizun positiboa gizarte kohesiorako faktore garrantzitsu gisa hartuta. Horregatik lortu nahi du konfesioen arteko ezagutza bideratzeko aukerak eta espazioak sortzea eta kulturen eta erlijioen arteko elkarrizketa sustatzea, giza eskubideak oinarri hartuta.