Ekintzailetza Korporatiboari buruzko hitzaldia: “No toda la gente inteligente trabaja para ti”

Ekintzailetza Korporatiboari buruzko hitzaldia: “No toda la gente inteligente trabaja para ti
2015/11/03
19:00 – 20:30
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Sun Microsystem-eko sortzaileak esaldi hori esan zuenean seguruenik ez zekien Chesbrough (Berkeley) eta Christiansen (Harvard) ekonomialariek berrikuntza irekia edo ekintzailetza korporatiboa izenez bataiatu dutena izango zela uneko ekonomiaren paradigma.

Ponentzian, beste arlo batzuen artean, gai hauek aztertuko dira: batetik, ekintzailetza, berrikuntzarako bide modura ekonomia berriaren paradigmetako bat; eta, bestetik, nola korporazio handiek startups-en pentsatzeko modua eta negozio ereduak hartu dituzten hasteko tresna modura.

Hizlaria Iñaki Ortega izango da, ekonomian doktorea, unibertsitateko irakaslea eta berrikuntzarako aholkularia. Deusto Business Schooleko programen zuzendaria da. Madrid Emprende-ko zuzendari nagusia izan da, 2005ean sortu zenetik 2014ko ekainera arte. Ekonomia gaietako hedabideetako ohiko artikulugilea da, 10 libururen egilekidea, berak bakarrik bi idatzi ditu. Políticas públicas para los emprendedores (2012) eta Millennials. Inventa tu empleo (2014). Madrilgo Global Entrepreneurship Monitor (GEM) proiektuaren zuzendaria da 2010etik. Aholkularitza eskaintzen die gobernu, unibertsitate eta enpresa handiei, berrikuntza ireki eta ekosistema ekintzaileko programak gara ditzaten. Aipatutako guztiagatik eta Eusko Legebiltzarreko diputatu izateagatik ikuspegi sistemikoa du eta hori dela eta, ekosistema ekintzailearen arloan aditurik handienetarikotzat dute.

 

Informazaio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>