Enpresen lehiakortasuna hobetzeko, bezeroari era aktiboan entzuteari buruzko hitzaldia emango du Francisco González Bree-k
2015/03/25
19:00 - 20:30
Cámara de Comercio de Cantabria
Plaza de Velarde 5 (Santander)
Deusto Business Schoolek Francisco Gónzalezen hitzaldia antolatu du, saioan, berrikuntza prozesuetan, negozio eredu berrietan eta metodologia arin eta berezietan sakonduko da, bezeroari era aktiboan entzunez enpresen lehiakortasuna hobetzeko,.
Produktu eta zerbitzu berrien %80 inguruk porrot egiten du merkatura irten ondorengo lehenengo sei hilabeteetan. Aurrera egiten ez duten proiektuetan, enpresek berrikuntza prozesuko etapak ez dituzte kontuan hartu izan eta, are okerrago, ez diete ulertzen bezeroari eta erabiltzaileari. Horregatik da hain garrantzitsua bezeroari entzutea.
Francisco González Bree, Business Adminstration arloko doktorea da Kingston Business Schoolen (Kingston University, London) eta Deusto Business Schooleko Master in Business Innovationeko zuzendari akademikoa. Marketineko Zuzendari lan egin du Anboton, 2010. urteko munduko Start Up onena. Hamabost urte baino gehiago egon da lanean nazioarteko zuzendaritza lanpostuetan eta 6 urte baino gehiago eman ditu hainbat Start Ups laguntzen tutore modura.
Izena emateko
Deusto Business Schooleko programei buruzko informazio gehiago: Iratxe San Vicente : iratxe. sanvicente@deusto. es
