Biltzarra · XXI. mendeko kooperatiba sozietatearen erronkak
2023an, Donostia Gizarte Ekonomiaren Espainiako hiriburu izendatzea, “Pertsonak erdigunean” lema harturik, aukera paregabea da gure hiriarentzat Gizarte Ekonomia herritarrengana eta, bereziki, gazteengana hurbiltzeko.
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak, Ikasketa Kooperatiboen Institutuaren eta Zuzenbide Kooperatiboaren Nazioarteko Elkartearen bitartez, gai honen zabalkundearekin eta ikerketarekin betidanik izan duen konpromisoarekin bat etorriz, 2023ko urriaren 25 eta 26an, Donostiako campusean, “XXI. mendeko Sozietate Kooperatiboaren erronkak eta desafioak” izeneko biltzar zientifikoa antolatu du. Biltzar horren bidez, kooperatibek enpresa eredu demokratiko, arduratsu eta etikoa ordezkatzen dutela jakinarazi nahi da, arreta pertsonengan eta ingurumenean jartzen duena, hazkunde ekonomikoa, justizia soziala, giza eskubide eta askatasunekiko errespetua eta elkartasuna sustatuz eta bultzatuz.