Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako borrokako Europar Sarearen (EAPN) Biltzarra eta Batzarra

Congreso y Asamblea de la Red Europea de Lucha contra la Pobreza y la Exclusión Social-EAPN Europa
2015/07/02 - 2015/07/04
Icaza Auditorium
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako borrokako Europar Sarearen (EAPN) biltzarra eta batzarra izango dira Unibertsitatean uztailaren 2tik 4ra. 32 herrialdetako ordezkaritza eta 180 sare europar jasotzen dituen sareko 150 pertsona inguruk hartuko dute parte topaketa horretan. Helburua da Europar Batasunaren eta estatu kideen gizarte politikak, etxebizitzakoak eta diru-sarreren bermekoak ebaluatzea. Europar Batasunean eta estatu kideetan pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontra borrokan ari diren GKEen eta beste erakunde batzuen koalizio independentea da European Anti Poverty Network – EAPN. Koalizioa 1990ko abenduan sortu zuten Europar Batasunean pobrezia eta bazterketa egoeran bizi diren pertsonekin lanean ari diren erakundeek, eta Europako Batzordearen kontsultako organo bihurtu zen. Halaber, Gizarte Ekintzako Europar Plataformaren bazkide-sortzailea ere bada EAPN. EAPN pobrezia eta gizarte bazterkeria sustraietatik erausteko konprometituta dago; pobrezia eta gizarte bazterketa sufritzen duten pertsonek euren eskubideak eta betebeharrak erabili ditzaten lortu nahi du; eta isolamendu egoera hori hausten egiten du ahalegina. Helburu nagusia da gai horiek Europar Batasunaren eztabaida politikoen ardatz bihurtzea. Ekitaldiaren programa.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude