Ezagutu Deusto Ekintzaile eta bere zerbitzuak – Deusto Ekintzaile 2025 astea
Deusto Ekintzaile Astearen barruan eta Global Entrepreneurship Week-ekoekitaldi ugarien artean, Deusto Ekintzailerekin eta gure prestakuntza eta zerbitzuekin lotutako jarduera bat egingo dugu. Alde batetik, Monika Tubía izango dugu, hazkunde eta garapen pertsonaleko aholkularia, buruan izan ditzakezun ideiei buruzko aholkularitza eskaintzeko. Proiektu berri bat edo irtenbide profesional berri bat lortzeko inspirazio bila bazabiltza, hurbildu zaitez! Gure creaction! programako kideekin ere egongo gara eta haiek beren esperientzia partekatuko dizute eta izena ematen lagunduko dizute.
Creaction! programak fakultate guztietako ikasleak biltzen dituela aurreratu nahi dizugu, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren munduko trebetasunak lantzeko. Trebetasun horiek zeharkakoak eta osagarriak dira edozein prestakuntza motatan. Beraz, denok animatzen zaituztegu etortzera eta gertutik ezagutzera. Jarduera azaroaren 21ean izango da, Memoria Plazan, gure EmprendeBOX berezian. Bi edukiontzi ditu, bata bestearen gainean jarrita, eta urte batzuk daramatza Deusto Ekintzaile Astearen bilgune izaten.
- Norentzat:
- Ekintzaileentzat
- Unibertsitateko elkarteko kideentzat: ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak
- Gaian interesa duten Unibertsitatetik kanpokoentzat.
