Kenyako Garissa Unibertsitateko sarraskiaren kontra elkarretaratzeko deia

Kenyako Garissa Unibertsitateko sarraskiaren kontra elkarretaratzeko deia
2015/04/16
11:00 – 11:30
Memoria plaza. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
DEUSTUKO UNIBERTSITATEAk bat egiten du Kenyako Garissa Unibertsitatean izan den sarraskiaren kontra UNIJES Jesulagunen Unibertsitateen elkarteak adierazi duen erabateko gaitzespenarekin, eta doluminak adierazten dizkie hildakoen senide eta kenyar gizarteari, indarkeria sektario eta erabat krudelaren biktima izan diren unibertsitateko 148 gazteren zorigaitzeko hilketa lazgarriagatik.

Frantzisko aita santuaren esanekin bat egiten du, “barru-barruko samina adieraztean, Garissa Unibertsitatearen kontrako erasoak eragindako heriotza izugarri eta negargarriengatik”, eta “zentzugabeko ekintza basatia gaitzetsi eta otoitz egiten du burutu dutenen bihotzak bihurtu daitezen”. Oro bat, gonbita luzatzen du “ahalegin guztiak egiteko Kenyako gizon eta emakume guztiekin batera lan egin eta indarkeria behin betiko amaitu dadin eta anaitasunezko, justiziazko eta bakezko aro berri bati hasiera eman dakion”.

Izan ere, unibertsitateak dira tokirik egokienak egiaren bilaketan sakon eta zorrotz aritzeko, ezagutzaren, ikerketaren eta zientziaren bitartez giza bizitza hobetu dadin. Unibertsitatea da kontzientzia argiak garatzeko, hitza askatasun arduratsuz erabiltzeko eta errespetuan oinarritutako elkarrizketa bideratzeko berezko esparrua, gure gizarteetako justizia eta aurrerakuntza sustatzea goiburu harturik. Xede horietatik urrun dago eta justifikaezina da joan den Ostegun Santuan Garissa Unibertsitatea astindu zuen ankerkeria kriminala.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>