Joan Massonsen ikastaroa: Finanzas para la gestión empresarial. Cómo entender a tu Director Financiero
- Parte hartzaileei tresnak eta ezagutza ematea, Enpresen Finantzei buruzko aplikazioa praktikoa egin dezaten.
- Enpresako erabakien kalitatea eta emaitzak hobetzea Finantzen arloan.
- Erakundeetako zuzendari eta Finantza arduradunen arteko harremanak hobetzen laguntzea.
Ikastaroa Kontseilari Ordezkari, Kudeatzaile eta Zuzendari funtzional eta arlokoei zuzenduta dago, hain zuzen ere, kudeaketan esperientzia handia dutenei eta Finantza arloan esperientzia izan gabe ere, ezagutza zabaldu eta eguneratu nahi dutenei, ikuspegi praktikoa eta aplikazio zuzena eginez enpresetan hartu behar dituzten erabakiak hobetzeko.
Irakaslea Joan Massons izango da, Enpresa Zientzietan doktorea eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Masterra -MBA (ESADE-URL). Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (Cordobako Unibertsitatea). Irakasle gonbidatua INSEADen, Txileko Unibertsitatean eta Kordobako Unibertsitatean (Argentina). Finantza Kontroleko eta Zuzendaritzako Saileko zuzendaria eta irakaslea izan zen ESADEn. Ohiko hizlaria da Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboan, Deusto Business Schoolen. Irakasle aritu da eta, aldi berean, ardura handiko postuetan egon da, esaterako Catalana de Gas, edo Bartzelonako 1992ko Joko Olinpikoetako Eragiketen Planifikazio Zuzendaria. Finantza Aholkularia eta kide da zenbait Administrazio Kontseilutan. Era berean, finantza arloko gaiei buruzko liburu batzuk idatzi ditu, enpresa arloari lotutakoak. Mendizaletasun handia du eta hainbat espedizio egin ditu, 1985ean Everestera igo zuen Kataluniako lehenengo espedizioko kide izan zen.