Ikastaroa: Gizarte Lanean esku hartzeko ereduak: Profesionala protagonista

Ikastaroa: Gizarte Lanean esku hartzeko ereduak: Profesionala protagonista
2019/06/20
10:00 – 19:30
Aula 206b. Avenida de las Universidades 24 48007 Bilbao
 
Gizarte zerbitzuen eta laguntza baliabideen arloko arreta eta esku hartzeko eredu guztiek izan behar dituzte aintzat esku hartzea egin behar duen profesionala eta haren prestakuntzarik egokiena.

Ikastaro honetan, eduki praktikoa eta atsegina eskaintzen dugu. Metodologia esperientziala dugu, eta hausnarketa eta esku hartze humanista desberdinak ezagutzeko bidea lantzen dugu, bertaratzen den bakoitzak eskura dezan bere eginkizuna betetzeko duen estilora ondoen egokitzen dena.

Edukia
Profesionala esku hartzearen elementu nagusi
• Erabiltzailearengana heltzeko ”gako”: Babesa, baimena eta ahalmena
• Pertsona heldu integratua
Elkarreraginaren oinarrizko printzipioak: Errespetu indibiduala berdintasunetik
• Bestearen aurrean jokatzeko era desberdinak
• Erabakiak eta jokabideak: Benetakotasuna eta bat-batekotasuna galtzearen ondorioak
Profesionalaren eta erabiltzailearen harreman beharra
• Aitortzak vs deskontuak
Kontaktua eta kontaktua etetea: Barneko solasaldiak eta akordioak
• Harremana antolatzea
• Normalizazio eta balidazio kontzeptuak
Fatxada soziala: Lotsa eta harrokeria
• Zeloak, enbidia eta miresmena: “nahi dut” esatetik “ ahal dut” esatera
Barruko programazioak eta jokabidezko adierazpenak: bizitzaren gidoia.
Heldutasun eta aldaketa prozesuak: Izateko eta jarduteko askatasuna

Psikologia Gizarte Hezkuntza Gizarte Laneko tituludunei zuzenduta dago, euren jardunbide profesionalerako tresnak eta estrategiak ezartzeko interesa dutenak.

Irakaslea: Ángela Pérez Burgos

Psikologian doktorea, Psikoterapia Integratzaile-Erlazionaleko ziurtagiriduna; FEAPek egiaztatua; tutoretzapeko nerabeen egoitzen kudeaketan 10 urtetik gorako esperientzia du; ikuspegi erlazionalari buruzko prestakuntzako irakasle; Richard G.Erskine-ren Presencia Terapéutica Patrones Relacionales (Karnac, 2014) liburuaren itzultzailea.

Eguna: 2019ko ekainaren 20a

Lekua: 206b gela

Ordua: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30

Iraupena: 8 ordu

 

Izen-ematea:

alumni.deusto.es/formacioncontinua

 

Toki kopurua mugatua da. Parte hartzeko tokiak izena eman ahala beteko dira.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>