Ikastaroa. Pitch & Media: Zuzendarientzako komunikazio trebetasunak
Testuinguru horretan, Deusto Business Schoolek Pitch & Media: Habilidades de Comunicación para Directivos ikastaroa aurkeztu du. Irakasle arituko da Madrilgo Deusto Business Schooleko irakasle eta zuzendari Iñaki Ortega. Ikastaroaren helburua da ezagutaraztea nolako baliabideak erabiltzen dituzten hizlari trebeek, hitzaldi interesgarri eta entretenigarriak eginez ideiak eraginkortasunez adierazteko.
Ikastaroari esker identifikatu egingo duzu zein arlo hobetu behar duzun eta ikasiko duzu aurkezpen eraginkorragoak egiten eta oratoria aberasten, ingurune profesionalean ezinbestekoa den trebetasuna baitira.
- Noiz: martxoak 5, 6 eta 7.
- Ordutegia: 16:00etatik 20:30etara.
- Tokia: Deusto Business School Madrid (C/ Castelló 76).
- Tailerraren kostua: 900€ (doan Focus programako ikasleentzat).
Informazio gehiago:
Miriam Gómez
Emaila: miriam.gomez@deusto.es
Tel: 91 577 61 89